John Berger idazle, margolari eta arte kritikariaren hitzetan, "argazki oro giza hautu bat da, argazkilariak egoera jakin batean egiten duen hautua, hark erabakitzen baitu dena delako hura argazki batean erregistratzea merezi duela". Gogoeta hori ardatz hartuta ateratako argazkiak ikus daitezke erakusketan, otsailaren 11ra arte.
Osagarri gisa, Bergerren inguruko zinema zikloa antolatu dute. Lehena ostiral honetan izango da, urtarrilaren 12an, Cordelia Dvorákek ondutako John Berger, o el arte de mirar dokumentala eskainiko dute 18:00etan, eta solasaldia izango da argazkilariekin, 19:15ean. Arimak musika bikotearen emanaldia ere izango da.
Urtarrilaren 19an, berriz, Ways os Seering I & II emango dute, eta urtarilaren 26an, berriz, Ways os Seering III & IV. Saio hauek ere 18:00etan hasiko dira, eta Gela programaren barruan antolatuta daude.