Erlo Telebista kalitate hobean ikusteko hainbat aldaketa tekniko egin dute

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 11a, 13:00

Erlo Telebistak hainbat aldaketa tekniko egin ditu, “ikus-entzuleek kanala kalitate hobean ikus dezaten”. Aldaketa horien tarteko, Zarauzko zenbait gunetan telebista kanal hori berriro sintonizatu beharko dela azaldu du Erlo Telebistak. Tokiko telebistaren kanala berriro ikusteko telebista eskuz sintonizatu beharko da lehengo frekuentzia berean, hau da, UHFko 35. kanalean (586 MHZ).