SKAPAk jaiak urte guztian ospatuko ditu

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 11a, 13:31
Azken Portuko Astazubiko plaza. (SKAPA)

SKAPAk jakinarazi du 2018an "indartsu" datozela. Iaz Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak "ezerezean" geratu ondoren, aurten jaiak urte guztian ospatzeko asmoa dute. Zentzu horretan, lehen data bat zehaztu dute: otsailaren 24a. Jakinarazi dutenez, datozen egunetan jakinaraziko dituzte xehetasun gehiago.