Larunbatean izango da Merkatutik Zuretzat! zikloko urteko lehenbiziko saioa. Kasu horretan, Aiala sukaldaritza eskolako Lierni Gutierrezek eta Eneko Arandiak plater eta pintxo bana prestatuko dituzte babarrunekin, odolkiarekin eta sagarrarekin: Tolosako babarrunak urdeki guztiekin plater tradizionala eta Beasaingo odolki kruxpeta Errezilgo sagar konpotarekin pintxoa, hain zuzen ere. Ohi bezala, Merkatu plazako baserritar batek aurkeztuko ditu babarrunen ezaugarriak eta bertako produktuen otarre bat zozkatuko dute. 11:00etan hasiko da ekitaldia, eta haurrentzat txokoa ere izango da.