Gizonezko bat atxilotu dute, pabiloi batean marihuana haztegi bat izatea leporatuta

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 12a, 12:09

200 marihuana landaretik gora atzeman ditu Ertzaintzak eraikin barruan. Argindarra irregularki hartzea ere egotzi diote atxilotuari.

Ertzaintzak 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuen asteazkenean, Zarauzko herriguneko pabilioi batean mahihuana haztea egotzita. 75 landare atzeman zituzten loreontzietan, eta beste 225 landare moztuta eta eskegita, lehortzen. Horrez gain, instalazioak argi fokoak, landareak zaintzeko aire-tutueriak, ozono generadore bat, hezetasun kengailu bat eta landareak hazteko osagarriak zituen.

Ertzaintzak susmoa zuen eraikin barruan marihuana landatuta zegoela; batetik, usainagatik, eta bestetik, argindarra irregularki hartuta zuelako kanpoko erregistro batetik. Horrez gain, kalera ematen duen leihoak estaldura ilun bat zuela jakitera eman dute, barrukoa ez ikusteko jarria. Hala, agenteak instalazioaren ustezko jabea identifikatu eta atxilotu zuten, osasun publikoaren aurkako delitua eta argindarrarekin iruzur egitea leporatuta.

Atxilotua atzo, urtarrialren 11n, pasatu zen Azpeitiko guardiako epaitegitik.