4 Nazioak torneoa jokatuko dute egunotan Goenagak eta Amilibiak

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 12a, 14:32
Junior mailako Espainiako selekzioarekin ariko dira Goenaga eta Amilibia (RFEBM).

Espainiako junior mailako eskubaloi selekzioarekin ariko dira, Alemania, Portugal eta Frantziaren aurka. Lehen partida gaur arratsaldean izango dute.

Amenabar Zarautz taldeko Eneko Goenaga eta Mikel Amilibia Constanzan (Alemania) daude, junior mailako espainiako eskubaloi selekzioarekin, 4 Nazioak torneoa jokatzeko.Txapelketa hiru egunez jokatuko da, asteburu honetan, eta lau selekziok elkarren aurka jokatuko dute: Alemaniak, Portugalek, Frantziak eta Espainiak.

Madrilen hiru egunez kontzentratuta egon ondoren, atzo bidaiatu zuten Alemaniara Esapainiako selekzioko jokalariek, eta gaur emango diote hasiera txapeleketari. Lehen norgehiagokan Frantziaren aurka neurtuko dituzte indarrak; gaur izango da partida, 18:00etan hasita. Beste bi norgehiagokak larunbatean eta igandean izango dituzte: Portugalen aurka, 18:30ean, larunbatean, eta Alemaniaren aurka, 12:30ean, igandean.