Irudietan: Babarrunak, odolkia eta sagarra; Merkatutik Zuretzat!-en saioan

Zarauzko hitza 2018ko urt. 13a, 12:46

Merkatutik Zuretzat! zikloko urteko lehenbiziko saioan, Aiala sukaldaritza eskolako Lierni Gutierrezek eta Eneko Arandiak plater eta pintxo bana prestatu dute babarrunekin, odolkiarekin eta sagarrarekin. Merkatu plazan elkartu dira 11:00etan, eta platerak sukaldatzen ikusteko zein sukaldariei errezetaren inguruko galderak egiteko aukera izan dute herritarrek.