Irudietan: 'Urra'-k marka haustea lortu du Aiako harrijasotze jaialdian

Zarauzko hitza 2018ko urt. 14a, 20:42

San Anton jaien bueltan, harrijasotze jaialdia izan da gaur Aian. 100 kiloko zilindro zaharrarekin hiru minutuan 43 altxaldi egitea lortu du Mikel Lopetegi 'Urra'-k. Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a eta Iñigo Eizagirre Eiza zarauztarrak, Gorka Etxeberria oriotarrak eta Inhar Urruzuno ondarroatarrak ere hartu dute parte jaialdian. Tartean, Iraitz Arruti eta Jakes Iruretagoiena harrijasotze gazteek erakustaldia eskaini dute.