Goenaga eta Amilibia hirugarren izan dira Espainiako selekzioarekin

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 15a, 11:29
Junior mailako Espainiako eskubaloi selekzioa (RFEBM).

Asteburuan jokatu dute junior mailako 4 Nazioak txapelketa, eta hiru partidetatik bakarra irabazi dute.

4 Nazioak torneoan jokatzen aritu dira Constanzan (Alemania) Amenabar Zarautz taldeko Eneko Goenaga eta Mikel Amilibia, junior mailako Espainiako eskubaloi selekzioarekin. Txapelketa hiru egunez jokatu da, joan den ostiralean hasi eta igandera arte, eta lau selekzio –Alemaniak, Portugalek, Frantziak eta Espainia– lehiatu dira.

Espainiak Portugalen aurka bakarrik lortu zuen garaipena (28-26), eta alde oso txikiarekin bada ere, beste bi partidak galdu zituen: Frantziaren aurka 25-24 eta Alemaniaren aurka 21-20. Ondorioz, hirugarren postuan amaitu du torneoa. Azkenean, Frantzia izan da txapeldun, Alemania bigarrena eta Portugal laugarrena.