Epaimahaiak ematen duen sari nagusiaz gain, publkikoaren saria ere ematen dute inauterietako kartel lehiaketan. Urtarrilaren 25eko 12:00ak bitartean eman daiteke botoa Turismo Bulegoaren Facebook kontuan, eta Atsegin dut gehien jasotzen dituen kartelaren egileak bi pertsonentzako afaria irabaziko du Euskalduna tabernan. Guztira, hamaika lan aurkeztu dituzte aurten.