Senior eta jubenil mutilak bigarren, batelen ligako lehen saioan

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 15a, 13:28

Igandean ekin zioten Gipuzkoako Batel Ligari, eta lehen jardunaldia Pasaian jokatu zuten, Trintxerpeko Illunbe arraun klubak antolatuta.

Zarautz Arraun elkarteak sei ordezkaritza izan zituen, eta bi bigarren postu lortu zituen senior eta jubenil gizonezkoen mailetan. Seniorretan San Juan nagusitu zen 09:09,71ko denborarekin, eta zarauztarrak ia 9 segundora sailkatu ziren; jubeniletan Getaria izan zen garaile, 09:39,05ko denborarekin, eta etxekoak ia 20 segundora helmugaratu ziren.

Hurrengo bi jardunaldia urtarrialren 28an eta 29an jokatuko dituzte, biak Pasai Donibanen.