Doluaren eta heriotzaren inguruko zikloa martxan, Salbatore Mitxelenan

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 16a, 11:11
Iñaki Peña, 'Aulki hutsak' dokumentalaren grabazioan.

Hil arte...Bizi! zikloa jarri du abian Salbatore Mitxelena ikastolak, heriotzaren eta doluaren inguruan naturaltasunez hitz egiteko helburuarekin. Hiru saio izango dira guztira, eta bakoitzean proiekzio bat eskainiko dute eta ondoren solasaldia izango da parte hartzaileekin. Lehenbiziko saioa ostegunerako antolatu dute. Egun horretan Aulki hutsak eskainiko dute, Zarauzko bizilagun eta ikastolako guraso Iñaki Peña medikuak idatzi eta zuzendutako dokumentala. 17:15ean izango da, Salbatore Mitxelenako aretoan, eta ondoren solasaldiari ekingo diote.