Iturri zaharreko ur berria

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 17a, 09:00
Haur hezkuntzako espazio berri irekian, ikastolako haurrak eta gazteak elkarrekin.

KiVa ikastola da Zarauzko Salbatore Mitxelena. Haurraren askatasuna eta nortasuna errespetatzeaz gain, ahalik eta gehien indartzeko hezkuntza prozesu osoa eskaintzen du.

Norbera izateko askatasuna baimendu, erroak sendo bota eta bizitzarako tresnak emateko hezkuntza proiektu eraldatzailea eta berria zain daukazu Salbatore Mitxelenan, euskaratik eta euskaraz, lan talde profesional egonkorrarekin.

Aitzindaritzaren lema hartuta jaio ziren ikastolak. Ikasitako guztia gaur egungo beharretara egokituta, hezkuntza marko berria aurkituko du bertan erroak botatzen dituenak. Betiko iturri zaharretik, beti berri den ura dario ikastolari.

Erdigunean haurra egongo da beti. Bere nortasuna ahalik eta gehien indartzeko baliabideak ematera dago bideratuta hezkuntza prozesu osoa. Espazio berritu eta ireki batean emango ditu lehen urratsak, giro atseginean, konfiantzazko egoerak sortuz eta haien beharretara egokituz, lantalde profesional egonkor baten eskutik. Bi urtekoentzako ordutegi zabala eskaintzen du, halaber.

Salbatore Mitxelena KiVa ikastola da. Haurraren askatasuna eta nortasuna errespetatuko den konfiantzazko eremuan egongo da, eta horren zaintza estua egingo dute formazio jarraian dauden profesionalek.

Horra bideratuta dago talde humanoa eta baita espazioa ere; bai barnekoa, zein kanpoko jolas tokia. Haurren beharretara egokitzen ari da, arian-arian, guraso talde baten esku-hartze zuzenarekin. Gurasoak ikastolaren parte ezinbesteko baitira. Horri begira antolatu dira halaber, guraso eskolak. Modu aktiboan parte hartzen dute ikastolan. Erabaki garrantzitsuenetan gurasoen Batzarrak du azken hitza.

Honenbestez, haurrak bere gaitasunak garatuz, kooperazioan oinarritutako talde-lanetan hazten eta hezten jarraituko du Lehen Hezkuntzan. EKI proiektu aitzindariarekin hasiko da gaztea LH5ean. DBHn emaitza ezin aberasgarriagoak eman ditu, eta hemendik aurrera LH5etik aurrera indarrean jarriko da. Proiektu digitala da. Horren bitartez, jaso beharreko jakingaiez gain, bizitzarako oinarrizko izango dituzten gaitasun batzuk jasoko dituzte. Besteak beste, ondokoa errespetatuz norbera izaten ikasteko gaitasunak emango zaizkie, elkarbizitzen ikasiz eta izpiritu kritikoa landuz,  erantzukizunak hartzen erakutsiz.

Ibilian-ibilian bide oparoa egin du ikastolak, eta emaitza bikainak eman ditu orain artekoak. Horren bermea dira Salbatore Mitxelenako emaitza akademikoak.

Ikastola herrian txertatua egon da jaio zenez geroztik, eta lokarri hori ez da eten. Hartu-eman zuzena jorratzen dute ikasleek bertako kultur eskaintzarekin, belaunaldien arteko lotura mantenduta zahar etxerako joan-etorriekin, lagun handi-lagun txiki proiektuarekin… Jaso eta emanez aberasten dira haurrak, elkartasuna garatuz.

Euskaraz bizi da ikastola: bai ikasgelan, bai ikasgelatik kanpo. Baina era berean, gaztelania eta ingelesa menperatuko dituzte ikasleek eleanitz proiektuaren bitartez, eta frantsesa aukeran izango dute.
Horretaz gain, baina, ikastolak sare oso bat du eskola orduetatik kanpo: etxebeltz bertso eskola, eskola kirola, psikomotrizitatea, ingeles-udalekua…

Jangela zerbitzua ere badago. Autogestionatua da. Inguruko baserritarrei erositako produktuekin egunero bertan egindako bazkari ondua ematen da.

Hezkuntza komunitate honek hiru ardatz nagusi ditu: irakasle eta langileak, ikasleak eta gurasoak. Guztion artean egiten da ikastola. Gure nahia, zuen haurrak sustraiak ondo bermatuta beraien ametsetarako bidea baliabide sendoz egitea da. Anima zaitez erroak botatzera!

EGITARAUA
Ate irekien jardunaldia
Urtarrilak 20, larunbata. Ateak zabalik, 10:00etatik 13:30era.

Hitzaldiak

  • Urtarrilak 30, asteartea. Arantza Lejarraga, Arizmendiko orientatzailea: Helduaren papera haurraren garapenean.
  • Otsailak 6, asteartea. Miren Ros, Guraso Eskolako dinamizatzailea: Adimen emozionala.
  • Otsailak 20, asteartea. Alvaro Beñaran, psikologo eta psokomotrizista: Umearen garapen osasuntsurako beharrezkoak diren mugak.

Informazio gehiago nahi izanez gero: zarauzkoikastola.eus