Autobus zerbitzu berezia izango da Urtetako jaien harira

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 17a, 12:51
Herri kirol jaialdia iaz, Urtetan.

Datozen bi asteburuetan ospatuko dituzte auzo horretan Sebastian Deunaren festak. Herrigunetik Urtetara joateko eta bertatik itzultzeko herribusa izango da erabilgarri.

Urtetara joateko nahiz herrigunera itzultzeko autobus zerbitzua izango da datozen bi asteburuetan, auzoan sansebastianak ospatuko direla-eta. Hainbat geltokitatik igaroko da herribusa Urtetara igo aurretik: Maria Etxetxiki Eguneko Zentro paretik, Maxi Eroski ingurutik, kiroldegitik, Bizkaia kalean dagoen Ogiberri saltokitik eta Agoueseneko biribilgunetik. Hilaren 20an itzuli bakarra egingo du erdigunetik Urtetara, 09:55ean Maria Etxetxikitik abiatuta;13:00etan izango da itzulera.

Igandean, berriz, bi itzuli egingo ditu autobusak: lehena 09:55­ean Maria Etxetxikitik hasita, eta bigarrena 11:55ean, leku beretik irtenda. 14:00etan bueltatuko da autobusa auzotik herrigunera. Hilaren 27an, gaueko zerbitzua eskainiko dute:  21:55­ean aterako da Maria Etxetxikitik, eta 02:00­etan jaitsiko da Urtetatik.

Erlazionatuak