Abisu laranja ezarri dute arratsalderako

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 17a, 13:53
Urtarrilaren 3ko irudi bat. Abisu laranja ezarri zuten egun horretan. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)

Atzo abisu horia iragarri bazuten ere, kategoriaz igo dute olatuengatiko arrisku maila gaur arratsalderako. Hala, kostaldean kalteak eragin ditzaketela-eta, 16:00etatik 18:00etara iraungo du abisuak. 17:10ean izango da itsasgora eta 5-6 metroko olatuak altxatuko dira, 16-17 segunduro.

Biharko ere bi abisu ezarri dituzte: bata, laranja, 04:00etatik 07:00etara, eta bestea, horia, 17:00etatik 19:00etara. Goizean bost metroko olatuak altxatuko dira, 18-19 segunduro, eta 05:22ean izango da itsasgora. Arratsaldean txikitzera egingo dute olatuek; 3,5-4 metro izango dituzte, aurreikuspenen arabera. 17:43ean izango da arratsaldeko itsasgora eta 17 segunduro sortuko dira uhinak.

 

Erlazionatuak

Irudietan: Olatu handiak gaur ere

Zarauzko Hitza 2018 urt 11 Zarautz