Bi lagun arin zauritu dira, olatu batek autobus bat jo ondoren

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 18a, 10:47
Zarautz-Getaria errepidea itxita atzo, olatu handiengatik (EITB).

Olatu handi batek Zarautz eta Getaria arteko N-634 errepidean zihoan autobus bat jo zuen atzo arratsaldean, eta bi lagunek zauri arinak izan zituzten. Ezbeharra 16:50 aldean gertatu zen, eta zaurituak 20 urte inguruko bi neska zumaiar izan ziren. Getarian artatu zituzten biak, eta ez zituzten ospitalera eraman behar izan.

Baleike.eus atariak zaurituetako batekin hitz egin du, eta gertatutakoa kontatu dio: "Susto handia izan zen baina onik gaude".