Amatriainen seme Iker ere sailkatu da finalerako, eta seigarren bukatu du. Laugarrena Kosme Fernandez mudakarra izan da, eta Ander Mendiguren sopeloztarra bosgarrena.
Beste bi zarauztarrek ere hartu dute parte txapelketan: Robeto Letemendiak eta Adur Letamendiak. Horiez gain, itxaron zerrendan zegoen Iosu Iribar getariarra ere aritu da lehian.