Bideoa: Sorgiñetxe Big Wave Erronka

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 19a, 11:39

Atzo jokatu zuten Deban Sorgiñetxe Big Wave Erronka, lehenbiziko aldiz. Indar Unanuek irabazi zuen eta beste hainbat zarauztarrek ere hartu zuten parte: Aritz Aranburuk, Roberto Letemendiak, Adur Letamendiak eta Iker zein Ibon Amatrian aita-semeek. Iosu Iribar getariarra ere lehiatu zen EHSFk eta Yako surf eskolak antolatutako olatu handien proban. Ikusi hemen Borja Amondarainek egindako ikus-entzunezkoa.