Astelehenetik aurrera abian hondakinen bilketa sistema berriari buruzko informazio gunea

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 21a, 10:00
Otsaila hasieran izango da martxan organikoa eta errefusa jasotzeko sistema berria. (A. Ventas Aldabaldetreku)

Hondakinen bilketa sistema bateratu eta zerbitzu berria abian jartzeko ezarpen fasean sartuta, Urola Kostako Udal Elkarteak bihartik aurrera izango ditu abian informazio guneak herriko hainbat gunetan.

Hona hemen guneak eta ordutegiak:

  • Etxezabala. Astelehenetik ostiralera, 09:30 etik 13:30era.
  • Kiroldegia. Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan, 10:00etatik 12:30era.
  • Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea 6). Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.