zarauzkohitza.eus

Jai giroan eman diete hasiera Urtetako sansebastianei

Zarauzko Hitza 2018-01-20 13:14   Jaiak
Jai giroan eman diete hasiera Urtetako sansebastianei

Gaur, Sebastian Deunaren Egunean, jende andana bildu da Eliz-Mendi elkartean mezaren ondoren. Urtetako Neska-Mutil Ardo batzordeko kideek hamaiketakoa eskaini die bertan bildu direnei, bertso emanaldiaz gozatzen zuten bitartean. Zarautz'Trik taldeak girotu du auzoa gerora.

Eguerdian, auzo batzordeak omenaldi bazkaria eskainiko diete Urtetako edadetuei eta 23:00etatik aurrera erromeria izango da, Elizagoien ahizpen eskutik.

Festak bihar eta hurrengo asteburuan jarraituko du. Goizean, mezaren eta hamaiketakoaren ondoren, herri kirol jaialdia izango da Izeta harri jasotze eskolako kideen eskutik eta sokatira desafioa Urtetako Neska-Mutil Ardoaren eta ezkonduen artean. 18:30etik aurrera, berriz, erromeria izango da Elustondo anai-arrebek eskainia.

Zarauzko Udalak autobus zerbitzua ezarri du herrigunea eta auzoa lotzeko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Jai giroan eman diete hasiera Urtetako sansebastianei - 1

Jai giroan eman diete hasiera Urtetako sansebastianei - 2

Jai giroan eman diete hasiera Urtetako sansebastianei - 3

Jai giroan eman diete hasiera Urtetako sansebastianei - 4

Jai giroan eman diete hasiera Urtetako sansebastianei - 5

Jai giroan eman diete hasiera Urtetako sansebastianei - 6

Jai giroan eman diete hasiera Urtetako sansebastianei - 7

Jai giroan eman diete hasiera Urtetako sansebastianei - 8

Jai giroan eman diete hasiera Urtetako sansebastianei - 9

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa