Joxe Ramon Iruretagoienak zabaldu du Izetako txotx denboraldia

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 20a, 18:30

Atzo gauean eman zioten hasiera txotx denboraldiari Izeta sagardotegian. Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a arduratu zen irekiera emateaz; etxekoek eskaini zioten aukera hori urrian bere harri jasotze ibilbideari bukaera eman ziola-eta. Denboraldia hastearekin batera, afaria izan zen, Aitor Sarriegik eta Beñat Lizasok bertsoak eskaini zituzten eta Izer eta Alabierrekin erromeria izan zen gaua biribiltzeko. Argazkiak Ibon Errazurenak dira.