Otsailaren 17an izango da Bertsio Gaua

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 24a, 13:19
Bertsio Gauaren kartela.

Parte hartu nahi dutenek otsailaren 8a bitartean eman dezakete izena. Otsailaren 14an egingo dute antolaketa bilera, 18:00etan.

Putzuzuloko "gau zoro eta parte hartzaileenetako" baten data jakinarazi berri dute: otsailaren 17an izango da Bertsio Gaua, 20:00etatik aurrera. Bertan parte hartu nahi dutenek otsailaren 8a bitartean eman dezakete izena jada, gaztetxean bertan.

Izena emango duten guztiek parte hartu dezaten, taldeko gehienez ere hiru kanta jo ahalko dira eta entsegatu nahi dutenek lekua  Putzuzulon egin ahalko dute. Musika tresnak, ordea, norberak eraman beharko ditu.

Bertsio Gaua antolatzeko bilera egingo dute otsailaren 14an, 18:00etan, Putzuzulon. Antolatzaileek jakinarazi dute ezinbestekoa dela agertzea.

Erlazionatuak