Bideoa: Jai giroa nagusi Urtetako sansebastianetako bigarren asteburuan

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 27a, 14:34

Giro bikaina izan zuten atzo Urtetako bertso afarian, Iker Zubeldia eta Andoni Egaña bertsoen eskutik. Ondoren, erromeria izan zuten Julen Alonso eta Eneritz Aulestia bikoteak alaituta, Urtetako Neska Mutil Ardoko kideek Facebookera igo duten ikus-entzunezkoan ikus daiteken bezala.

Festak gaur jarraituko du; arratsaldean, 16:00etatik aurrera, mus txapelketa azkarrarekin, auzoko elkartean, eta iluntzean, Fan&Go eta Hortzaka taldeen kontzertuekin.