Super ilargia, Zarauztik ikusita

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 31a, 10:53

Astearte gauean atera du argazki eder hau Lorentxo Portularrume herritarrak. Iruzkina ere egin dio argazkiari: "Super ilargia (odol ilargia eta ilargi urdina ere deitzen zaio). NASAren arabera, 2037ko urtarrilean gertatuko da berriro fenomeno hau". Argazkia astearte gauetik asteazken goizera bitartean ateratakoa dela jakinarazi du Portularrumek.