Ostalariek beranduago itxi ahalko dituzte ateak urteko hainbat egunetan

Onintza Lete Arrieta 2018ko urt. 31a, 13:38
Iazko Inauterietako konpartsako irudi bat. (Aiora LarraƱaga Solaberrieta)

Ordutegi berezia izango dute Zarauzko establezimenduek Aste Santuetan, Euskal Jai egunean, Urte Zahar egunean eta auzoko eta herriko festetan.

Inauteriak gerturatu dira: datorren astean, ostiraletik igandera festa giroa izango da nagusi Zarautzen. Eta egun horiei eta beste batzuei begira, Udalak jakinarazi du aurten zer ordutegi izango duten herriko tabernek eta gainerako ostalaritza establezimenduek.

Hala, ateak beranduago itxiko dituzte Aste Santuetan, Euskal Jai egunean, Urte Zahar egunean eta auzoko eta herriko festetan. Azken horiek, honakoak dira: Santa Marinako jaiak, Zelai-Ondo auzokoak, sanpelaioak, Santa Klara-Azken Portukoak, Itxasmendikoak eta amabirjinak.

Ordutegi guztiak eta eremuak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean daude ikusgai.