Martxoaren 30ean izango da Garagardo Azokako Mus Txapelketa

Zarauzko Hitza 2018ko urt. 31a, 17:27

Garagardo Azokaren baitan antolatzen den Mus Txapelketa martxoaren 30ean izango da aurten.

Urtero bezala, Zarauzko Munoa Plazan ospatuko den Garagardo Azokak Mus Txapelketa antolatu du. Aurten, martxoaren 3an (ostirala) izango da, arratsaldeko 15:30tan.

Itxas-lur eta Salegi tabernetan izena emateko aukera egongo da, baita Azokako leihatilan ere, txapelketaren egunean (15:00ak arte). Bikoteko 20 euro balioko ditu izen-emateak eta bi pitxar eta bi garagardo berezi egongo dira barne. Bikoteko, 10 euro jarriko dira sarien zakuan.

Garaileek, zakuaen %60a, txapelak eta irabazlearen altuera garagardo kaxetan irabaziko dituzte. Bigarren saria, zakuaren %20a izango da, hirugarrena, ukondo menua eta laugarrena, berriz, bi garagardo berezi.