'Begirada kontzienteak' erakusketako ekintza osagarrien egitaraua

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 1a, 13:20
Erakusketan ikus daitezken argazkietako batzuk (Onintza Lete Arrieta).

Otsailaren 1etik martxoaren 4ra arte iraungo du Begirada kontzienteak erakusketak, Sanz Eneako kultur etxean. Hainbat ekintza osagarriak ere antolatu dituzte ondorengo egunetan:

EGITARAUA
Otsailak 2, gaur
18:00-20:00. Inaugurazio ekitaldia. Erakusketako gaiei egokitutako bertso saioa egingo dute Motxian bertso eskolako kideek; Yoseba Peña Motxian bertso eskolako kideak gidatuko du. Bukatzeko,  kontsumo arduratsuko pikoteoa izango da, Lakari kooperatibaren eskutik.

Otsailak 18, igandea
18:30-20:00. KontzientziaEkin. Eta zuk, gaur, zerri ekingo diozu? performance zirikatzailea, Eneko Balerdi Eizmendi eta Ainhoa Alberdi Gisasolaren eskutik. Ondoren, bisita gidatua egingo dute. Izena emateko edurne@calcutaondoan.org helbidera idatz daiteke edo 943-43 18 49 telefono zenbakira idatzi.

Martxoak 2, ostirala
18:00-20:00. Migrazioak eta behartutako desplazamenduak  emakumeen esperientzia, bizipen eta ikuspuntutik hitzaldia, Maryam Fathi (ekintzailea eta errefuxiatu kurdua) eta Ola Mobayed (errefuxiatu siriarra Gipuzkoan) hizlariekin. Hotz-Zarautzeko kideek dinamizatuko dute mahai ingurua.