Irudietan: Open Lab Urola Kosta proiektua aurkeztu dute

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 6a, 13:01

Atzo arratsaldean aurkeztu zuten Open Lab Urola Kosta proiektua, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. Bertan izan ziren ekimenaren sustatzaileak, udaletako eta UKUEko ordezkariak, baita bailarako hainbat enpresa eta eragile ere. Open Lab Urola Kosta elkarlanerako lekua da, eta ateak zabalik ditu nahi duenarentzat. Oro har, esperimentatu, ikertu eta sortzeko lekua da, teknologia digitalak, makina eta erremintak eta prototipoak egiteko.

Argazkiak: Urola Kostako Udal Elkartea