N-634 errepidea: labarra aztertuko dute

Baleike.eus 2018ko ots. 7a, 07:30
Labarrak errepidean Santiago hondartza parean (Gorka Zabaleta)

N-634 errepidea itxita dago Zumaia eta Getaria artean pasa den larunbat eguerditik. Egun horretan luizia izan zen Santiago hondartza parean eta eroritako lurrak errepideko bi errailak estali zituen. Igande eta astelehena bitartean kendu zuten oztopoa, baina labarrean mendi zati bat erortzeko arriskuan zegoela ikusita, bidea ez zabaltzea erabaki zuten.

Egun hauetan aztertuko dute mendiaren egoera, kostako errepidea berriro zabaltzeko erabakia hartu aurretik. Litekeena da lehen une horietan errail bakarra irekitzea eta trafikoa semaforoen bidez  arautu behar izatea.