Kultura eta sormen industrien mahaia osatzeko bilera

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 7a, 11:15

Urola Kostako Udal Elkartea Kosta bailarako kultura eta sormen industrien mahai sektoriala martxan jartzera doa. Mahai hori osatzeko bilera irekia antolatu du hilaren 14rako; elkartean bertan egingo dute, 09:30etik 11:30era. Izena emateko epea gaur bukatuko da; harrera@urolakosta.eus helbidera idatzi daiteke horretarako edo 943-89 08 08 telefonora deitu.