Aurreko jardunaldian Universidad de Valladoliden aurka 73-68ko emaitzarekin galdu ostean, etxean jokatuko dute oraingoan Ulacia Grupoko mutilek Zornotzaren aurka. Bizkaitarrak partida bakarra galduta datoz, beraz, aurkari zaila izango dute aurrean. Zarauztarrak 15. postuan daude sailkapenean, azkenaurreko postuan, eta garaipen bat ongi etorriko litzaieke beheko postu horietatik atera eta arnas pixka bat hartzeko.