Meza egingo dute bihar ZKEko urteurrena dela eta

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 10a, 09:30

Andra Mari Zeruratzea parrokian egingo dute meza, goizeko 11:00etan

Otsailaren 8an, osteguna, Zarauzko Kirol Elkartearen sorreraren 74. urteurrena izan zen. Hori dela eta, bihar goizeko 11:00etan meza ospatuko dute Andra Mari Zeruratzea parrokian eta ZKEko Zuzendaritza batzarrak bertara hurbiltzeko gonbita luzatu du.