Inauteriak 2018

Irudietan: Euripean ospatu dute herritarrek Inauterietako igandea

Amaia Urbieta Arruti 2018ko ots. 11a, 12:44

Eguraldiak ez du barkatu, baina hala ere alde zaharreko kaleak girotzen aritu dira erraldoiak, buruhandiak eta Mauxitxa txaranga. Bestalde, Santa Anako konpartsako kideak ere Musika Plazara atera dira Eurovision kantu lehiaketa aurkeztera.

Egitarauak aurrera darrai, arratsaldean Potxin eta Patxin pailzoak izango dira haurrentzat Musika Plazan, eta haur guztiei askaria banatu ondoren, 18:00etatik aurrera Kantu Kolore haur berbena izango da. Eguraldi txarra eginez gero, ekitaldiak Zinema Pilotalekuan izango dira.