Aste Santuetan Azpeitiko aterpetxera joango dira Txipristin taldekoak

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 12a, 10:42
(Txipristin Aisialdi Taldea)

Gurasoak informatzeko bilera bat egingo dute asteazken honetan, hilak 14. Txipristinen bidaian parte hartzeko izena, berriz, ostiralean eman beharko da, hilaren 16an.

Aste Santuetarako ez da asko falta, eta Txipristin Aisialdi Taldea dena antolatzen ari da martxoaren 29tik apirilaren 2ra irteera bat egiteko. Hain zuzen, Azpeitiko Aterpetxean igaroko dituzte egun horiek herriko gaztetxoekin.

Aste honetan bertan eman behar da izena irteeran parte hartzeko. Ostiralean, hilak 16, 17:00etatik 19:00etara apuntatu behar da, Txipristinen lokalean (Zuberoa kalea, 12). Aurrez, ordea, gurasoentzako bilera egingo du taldeak, haiek informatzeko. Asteazkenean izango da, hilak 14, 19:00etan kiroldegi atzeko bilera gelan (Zuberoa kalea, 22).

Dena dela, zalantzak argitzeko beste bide batzuk ere eskaini dituzte aisialdi taldekoek: txipristinaisialdia@gmail.com korreo elektronikora idatz daiteke, edo telefonoz deitu, 626-60 11 81 zenbakira.