zarauzkohitza.eus

'Transexualitatea haurtzaroan' hitzaldia antolatu du Orokieta Herri Eskolak

Zarauzko Hitza 2018-02-13 10:09   Hezkuntza

Errespetuz erakundeko kideek landuko dute gaia, ostegunean gaztelaniaz eta ostiralean euskaraz. Herritar guztientzat antolatu dute hitzaldia.

Haurtzaroa eta transexualitatea izango dituzte hizpide aste honetan Orokieta Herri Eskolan. Errespetuz erakundeko kideek emango dituzte azalpenak, eta bi saio eskainiko dituzte: ostegunean, otsailak 15, 17:00etatik 19:00etara; eta ostiralean, otsailak 16, ordutegi berean. Aurrenekoa gaztelaniaz izango da, eta ostiralekoa, euskaraz.

Hitzaldia haur hezkuntzako psikomotrizitate gelan izango da, eta ikastetxeko arduradunek jakinarazi dutenez, zaintza zerbitzua egongo da, gurasoak haurrekin joan ahal izan daitezen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa