Datorren astearterako bilera irekia deitu du Zarauzko Gure Esku Dagok

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 14a, 08:30

Urte berrirako egitasmoen berri eman eta haiek antolatzeaz gain, udaberriko giza katearen inguruan hitz egingo dute bertan.

Datorren asteartean, otsailaren 20an, bilera ireki batera deitu ditu Zarauzko herritarrak Gure Esku Dagok. 19:00etan izango da bilera Zarauzko Gaztelekuan eta bertan, Gure Esku Dagoren 2018ko egitasmoen inguruan jardungo dira.

Gogorarazi dutenez, iazko maiatzaren 7ko herri galdeketan 4.865 zarauztarrek aldarrikatu zuten erabkitzeko eskubidea. Orain, aldarri hori zabaltzen jarraitu nahi dute. Horretarako, herritar oro dago gonbidatuta astearteko batzarrera.