'Dolor ex KontzientziaEkin' performance ikuskizuna eskainiko dute igandean

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 14a, 18:07
'Dolor ex in itinere' ikuskizuna (Aritz Mutiozabal).

Ainhoa Alberdi Gisasolak eta Eneko Balerdi Eizmendik antzeztuko dute Sanz Enean, Begirada kontzienteak erakusketaren barruan.

Hil hasieran Begirada kontzienteak erakusketa zabaldu zuten Sanz Enea kultur etxeko aretoan, Calcuta Ondoan elkarteak eta Zarauzko Solidaritate Koordinadorak antolatuta, Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Erakusketaren osagarri gisa, gainera, hainbat ekintza ere antolatu dituzte, eta horietako bat igande honetan izango da. Eneko Balerdi Eizmendi aiarrak eta Ainhoa Alberdi Gisasola zarauztarrak Dolor ex KontzientziaEkin. performance zirikatzailea eskainiko dute, 18:30ean.

Azaroaren 25erako, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunerako, antzeko ikuskizuna eskaini zuen bikoteak Zarauzko kaleetan, udaleko Prekidetasun Sailaren eskariz. Dolor ex in itinere izenburua zeukan ordukoak, eta atari zabalean eginiko performance ibiltaria izan zen. Oraingo honetan, aldiz, Sanz Enean barruan egingo dute erakustaldia.

Ikuskizunaren ondoren, erakusketaren bisita gidatua egingo dute. Izena emateko edurne@calcutaondoan.org helbidera idatz daiteke edo 943-43 18 49 telefono zenbakira idatzi.