EH Bilduk Santa Klararen inguruko bilera egingo du gaur Iñurritzan

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 15a, 08:00
Santa Klara komentua goitik hartuta.

Komentuaren inguruko parte hartze prozesuaren bigarren faseari ekingo dio koalizioak auzoz auzo, "uste dugulako herri guztiari eragiten dion erabakia dela".

Lau bilera iragarri ditu EH Bilduk, laurak 19:00etan hasita, ondorengo egunetan eta tokietan:

  • Otsailaren 15ean, Iñurritzako auzo elkartean;
  • Otsailaren 21ean, Aritzbatalde kiroldegiko aretoan;
  • Otsailaren 28an, Vista Alegreko auzo elkartean; eta
  • Martxoaren 7an, gaztelekuan.

Saio horietan jasoako proposamenekin txosten bat osatu eta Zarauzko Udalean erregistratzeko asmoa du.