Vall de Lord-era joango dira Aste Santuan Pagoeta elkartekoak

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 15a, 11:53
Vall de Lord eremua (Turisme de Solsones

Lleidara antolatu du bidaia aurten Pagoeta Mendizale Elkarteak martxoaren 29tik apirilaren 2ra. 40 lagunentzako tokia dago, eta izena astelehenetik aurrera eman behar da.

Kataluniara, Lleidara joango dira Pagoeta Mendizale Elkartekoak Aste Santuan, martxoaren 29tik apirilaren 2ra. Vall de Lord aldeko mendietan barna ibiliko dira, eta izena datorren astetik aurrera eman behar da. Hain zuzen, hiru egun jarri dituzte horretarako: astelehena, otsailak 19; osteguna, hilak 22; eta otsailak 26, astelehena. 19:30etik 20:30era, elkartearen egoitzan eman daiteke izena, edo telefonoz, 943-132911 zenbakira deituta. Derrigorrezkoa izango da federatuta egotea, eta guztira 40 lagunentzako tokia egongo da.

Hainbat mendi ibilaldi eta bestelako irteera egiteko asmoa dute, baina jakinarazi dutenez, eguraldiaren arabera moldatuko dute egitaraua.

Prezioak eta kontu korronte zenbakiak

Irteera 210 eta 275 euro artean kostako da (bazkide gazteek 210 euro; bazkide helduek 265 euro; ez bazkide gazteek 215 euro eta ez bazkide helduek 275 euro). Prezioan sartuko da autobusa, bai joan-etorrirako, bai mendi irteeretarako eta turismo txangoak egiteko; eta ostatua (lau gau, lau gosari eta lau afari).

Ordainketa, berriz, transferentzia bidez egin behar da, eta ordainagiria aurkeztu. Norberaren izen-abizenak jarri behar dira transferentzian, eta Vall de Lord kontzeptua jarri.

Bi kontu korronte hauetan egin daiteke ordainketa: Kutxabank IBAN: ES 91 2095 5076 48 1065685215 edo Laboral Kutxa IBAN: ES29 3035 0029 65 0290015562.