Zarauzko traineruek parte hartu dute Oriaren Traineru Jaitsieran

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 17a, 19:53
Gizonezko absolutuen Zarauzko trainerua, Oriako Jaitsieran (Aritz Mutiozabal).

94 ontzik hartu dute parte Oriaren XXIV. Traineru Jaitsieran, neguko estropaden erreferente den estropadan. Erlojupeko proba egin dute, eta San Juan izan da bizkorrena (14:26,84) emakumezkoetan eta Hondarribia A gizonezkoetan (19:22,56). Zarautz hamalaugarrena (20:24,86) izan da gizonezko absoluto mailan; beteranoetan Getariak irabazi du (14:46,79), eta Zarautz A seigarrena (15:36,46) eta Zarautz B hamabosgarrena (16:46,12); eta jubenil gizonezkoetan bigarrena izan da (15:24,33), Zierbenaren atzetik (14:37,64).