Berazierto anaiak Zumaiako Herri Lasterketa motzeko podiumean

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 18a, 09:36
Juanjo Berazierto, Zumaiako Herri Lasterketan (Gorka Zabaleta / Baleike.eus).

Juan Jose Berazierto nagusitu zen atzo Zumaiako Herri Lasterketako proba motzean. 17:44ko denbora behar izan zuen 5,6 kilometroko distantzia osatzeko, eta bere atzetik Enaitz Lopez gasteiztarra sailkatu zen bigarren postuan, 9 segundora. Ibai Berazierto anaia gaztea helmugaratu zen hirugarren postua, 18:09ko denborarekin. Lasterketa nagusian, Jon Unanuek seigarren bukatu zuen; garailea Aitor Mimenza izan zen.

Argazkiak ikusgai Baleike.eus atarian.