Gizonezko bat hil da auto batek harrapatuta

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 18a, 22:02
Istripua izan den toki ingurua, Gipuzkoa kalean (Aritz Mutiozabal).

19:15 aldera izan da gertakaria, Gipuzkoa kalean, Ertzaintzaren egoitzaren parean. Istripua eragin duen ibilgailuak ihes egin du tokitik, eta Ertzaintzak ustezko gidaria atxilotu du.

Auto batek 79 urteko herriko gizonezko bat harrapatu du gaur arratsaldean, Gipuzkoa kalean, Ertzaintzaren egoitzaren inguruan. 19:15 aldera gertatu da istripua, eta Ertzantzako eta Udaltzaingo agenteak berehala bertaratu dira, baita anbulantzia bat ere. Oinezkoa suspertzen ahalegindu diren arren, bertan zendu da.

Gizonezkoa harrapatu duen ibilgailuak alde egin du istripuko tokitik, eta Ertzaintzak haren bilaketa egin dute. Ustezko gidaria Zarautzen topatu dute 21:00 pasata, eta atxilotu egin dute. Istripua argitzeko ikerketak abian jarraitzen duela jakinarazi dute Segurtasun Sailetik.