Pilartxo Eneako parkearen itxura berria

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 19a, 10:31
Pilartxo Eneako lanak amaitzear dira (Aritz Mutiozabal).

Electro Talleres Zarautz S.A. (Jolas) enpresa arduratu da Pilartxo Enea parkeko eraberritze lanez. Batetik, gomazko lur zaharra kendu eta berri batekin ordezkatu dute, eta, bestetik, hiru jolas berri jarri dituzte: kulunka bat eta txirristadun bi jolas, bata handia eta bestea txikiagoa.

Urtarrilaren erdialdean hasi ziren lanekin eta aurreikuspenen arabera, lau astetan amaitzea espero zuten. Parkea oraindik hesituta badagoe ere, lanak amaitzear direla ikus daiteke. 38.672,64 euroko aurrekontua izan dute obrek.