Axun Azpitartek irabazi zuen zozkatutako otarrea Merkatutik Zuretzat! ekitaldian

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 20a, 08:30
Axun Azpitarte zarauztarra irabazitako otarrarekin.

Larunbatean Merkatu Plazako lehen solairuan egindako Merkatutik Zuretzat! ekitaldian hainbat ekintza burutu zituzten. Horietako bat bertako produktuekin hornitutako otar baten zozketa izan zen, eta Axun Azpitarte izan zen otarrearen irabazlea. Hain zuzen ere, Argoin Txiki baserriko postuan lortu zuen zenbaki saritua.