Iñaki Uria: "Maite genuen txoriari hegoak ebaki zizkioten, 'Egunkaria'-ren unerik onenean"

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 20a, 16:11
Iñaki Uria gaurko agerraldian (@olano_urkia).

Egunkaria-ren itxieraren hamabosgarren urteurrena gogoratzeko ekitaldia egin dute gaur Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde kultur parkean. Euskalgintzako, erakundeetako eta beste dozenaka eragiletako ordezkariak bildu dira ekitaldian.

"Katea ez da eten", adierazi dute elkarrekin Egunkaria-ko administrazio kontseiluko lehendakari Joan Mari Torrealdaik eta Berria-ko administrazio kontseiluko lehendakari Beatriz Zabalondok.

"Hoberenean zegoenean itxi zuten Egunkaria". Hori ohartarazi du Iñaki Uriak ere, enpresako kontseilari ordezkaria zenak: "Maite genuen txoriari hegoak ebaki zizkioten. Noiz eta euskarazko prentsa loratzen ari zenean. Egunkaria-ren unerik onenean. Sorrera minetatik atera, sendotu, eta hegan egitera zihoanean".

Ekitaldiko kronika irakurtzeko: Berria.eus

Erlazionatuak