Imanol Urbieta musika eskolako pianojole gazteak Andoaingo piano jaialdian izango dira

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 23a, 16:11
Imanol Urbieta musika eskolako piano ikasleak

Andoaingo Piano Jaialdia ospatuko dute Bastero kultur etxean asteburu honetan, eta bertan, Imanol Urbieta musika eskolako 18 pianojole gaztek hartuko dute parte. Haietako bakoitzak obra bana eskainiko die entzuleei eta epaimahaiari.