Pilartxo Enea parkea zabaldu dute

Zarauzko hitza 2018ko ots. 24a, 09:10

Amaitu dituzte Pilartxo Enea parkeko eraberritze lanak, eta zabalik da dagoeneko. Kulunka bat eta bi txirristadun joko jarri dituzte, parke osoko gomazko lur zaharra kendu eta berria jartzeaz gain. Iban San Martin Obra eta Zerbitzu zinegotzia pozik agertu da emaitzarekin.