Irudietan: I. Mahasti Krosa

Zarauzko hitza 2018ko ots. 25a, 12:48

Talai Berrik upategiaren 25. urteurrenaren ospakizunen barruan antolatu du Mahasti Krosa, lehenbizikoz. Ehun parte hartzaile izan ditu probak, horien artean hainbat zarauztar. 10:30ean eman diote hasiera lasterketari, Talai Berri upategian bertan. Mollarriko kargalekura jaitsi, handik mahastira igo eta bertako lursailetan zehar igaro ondoren, txakolindegian bertan amaitu dute saioa.