Izeta II.ak irekiko du aurtengo Garagardo Azoka

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 6a, 12:07
Jose Ramon Iruretagoiena 'Izeta II.a' (Aritz Mutiozabal).

Zarautz Rugby Taldeak antolatuta, XVIII. Garagardo Azoka ospatuko dute martxoaren 28tik apirilaren 2a bitartean. Aurten, irekiera egunean, Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II.a harri-jasotzailea omenduko dute antolatzaileek, "harriaren munduan Zarautzen eta Euskal Herrian eginiko lanarengatik". Izetak iaz hartu zuen erretiroa, errekor bate eginez.