Festak antolatzeko bilera irekia egingo dute igandean Iñurritzako Jai Batzordekoek

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 7a, 09:00
Aurreko urteko festetako oilasko biltzea. (Aritz Mutiozabal)

San Pelaioko festen antolakuntzari hasiera emateko bilera ireki bat antolatu du Iñurritzako Jai Batzordeak. Etxaiz tabernan izango da, 19:30ean.


Jendeari dei egiteko honako bertso hau zabaldu dute:

Iñurritzako auzuan
Falta da gazte jendia
Izatez eon badao
Juntan gutxitxo, ordia
IJB-k luzatzeie
Auzokuei gonbitia
Festak antolatzeko ta
Bermatzeko anbientia
Xarma bereziya dakan
San Pelayo potentia
Bilera ireki hontan
Espero zu ikustia
Martxuaren 11n da
Hain zuzen e igandia
Goxo hartuko zaitugu
Sanpelayotar maitia!

 

Animatzen denak, sanpelayoijb@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar du.